XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ondo baino hobeto dakizu
- Ez dago gu aurkezteko beharrik.
- Izan ere aspaldidanik geurea zara, gu ezagutzeko plazerra izan ez ba duzu ere.
- Ez ezazu ez zenekienik esan.
- Zer nahi duzue niregandik? - Erabaki duzun hori ez zaigu batere laket.
- Izan zaitez mutil ona eta utzazu berean, e?.
Gigik bere adore guztia bildu zuen.
- Ez
- Orain gizon handia naiz.
- Ikusiko dugu ni gainditzeko gai zaretenik!.
Bozak alaitasunik gabe egin zuen farre eta, supituki, Gigiri hortzak klasketatzen hasi zitzaizkion.
- Zu ez zara inor
- Zu gomazko panpina zara. Guk puztu zaitugu.
- Baina enbarazorik sorterazten badiguzu, despuztuko zaitugu.
- Benetan uste al duzu orain zarena zure talentu zinbrikiarengatik dela?.
@- Bai, horixe uste dut @- erantzun zuen Gigik, erlatsa.
- Gixarajoa,
- Gizagaixoa zara eta beti izango zara.
- Lehen Girolamo printzea zinen, Gigi pobrearen mozorropean.
- Eta zer zara orain? Gigi pobrea, Girolamo printzeaz mozorroturik.
- Hala ere, guri eskerdun egon beharko zenuke, azken finean, zure amets guztiak egia bihurtu dituztenak gu izan garelako.
- Hori ez da egia!
- Hala nire denborak!
- Nork eta zuk aipatu egia.
- Lehen egia gora eta behera, hainbeste hitz eta hitz gastatzen zenituen.
- Gigi gixarajoa, ez duzu ezer onik aterako, egiara mugatzen bazara.
- Gure laguntzarekin ospetsu bihurtu zara, zeure txandrioengatik.
- Egiari dagokionez ez zara ezertarako gauza.
- Horregatik, utz ezazu berean!.
- Zer egin duzue Momorekin?- xuxurlatu zuen Gigik.